Catherine Sauvage - Topic
Catherine Sauvage frantses abeslaria izan zen. Antzerkian aritu zen, amateur gisa, gerra-garaian. 1945ean Brechten ikuskizun batean parte hartu zuen Lyonen, eta gero egile beraren beste lan bat antzeztu zuen Alliance françaisen. Gerra-garaian, bestalde, abestiak erakarri zuen. Bere estiloa Parisen bizi izan zituen lehenengo esperientzietan oinarritu zen. Aipagarria da Grand-Papa laboureur abestia. Catherine Sauvageren bizitzan izugarrizko eragina izan zuen Léo Ferré egile-musikagile bihurriak. 1949an Monsieur William abestu zuen, eta Paris Canaille eta C´est l´homme grabatu zituen. Lan horrengatik Charles Cros Akademiako diskoaren saria jaso zuen 1954an. 1962 eta 1992an beste bi sari handi jaso zituen. Canetti taldean et...